Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bihotz

iz. Bularraldean dagoen organoa, aldizka uzkurtuz odola gorputzean barrena barreiatzen duena. || Bihotzondoa. || Bihotz-altxagarri. izond. Solas bihotz-altxagarriak. || Bihotz-bihotzetik. Bihotz-bihotzetik esan. || Bihotz-bihotzez. Ene emazteari, bihotz-bihotzez. || Bihotzeko. izlag. Nire bihotzeko laztana. || Bihotz eman. Horrek bihotz ematen dit. || Bihotz-erdiragarri izond. Bihotza erabat hunkitzen duena. || Bihotz izan. Adorea, kemena izan. || Bihotzez. Beste zenbait, berriz, higuin ditugu bihotzez.  v  Bihotzaren anatomia. Kono itxura du bihotzak, eta bularraldean dago, biriken artean. Lau gunetan banatzen da: bi aurikula goialdean eta bi bentrikulu behealdean. Aurikula bakoitza bere aldeko bentrikuluarekin lotuta dago, balbulatxo baten bidez. Ezkerraldeko aurikulak odol garbia, oxigenoduna jasotzen du biriketatik eta ezkerraldeko bentrikulura bidaltzen du. Odola gorputz osora barreiatzen da eta ondoren eskuinaldeko aurikulara iristen da, hortik eskuinaldeko bentrikulura eta azkenik biriketara. Odolaren zirkulazioa eragiteko bi eratako mugimenduak egiten ditu bihotzak; sistolea (giharra uzkurtu) eta diastolea (giharra lasaitu).