Bihar
India ipar-ekialdeko estatua, Nepalekin muga egiten duena. 173.876 km2 eta 69.823.154 biztanle (1981). Hiriburua: Patna. Hiri nagusiak: Baghalpur, Darbangha, Jamshedpur, Muzaffarpur eta Ranchi. v Estatuaren iparraldetik Ganges ibaia eta bere adarrak igarotzen dira. Hegoaldean Chhota Naagpur deituriko goi-ordokia ageri da. v Dhanbad eskualdeko ikatz meatzeek produkzio nazionalaren bi heren ekoizten dute. Badira halaber kromo, manganeso, bauxita eta kobre meak. Garrantzi handikoa da Jamshedpur hiriko burdingintza. Bikain landutako lurraldeak ditu: arroza, artoa, azukre kanabera, jutea eta tabakoa. v Historia. Budismoaren sorlekua izan zen K.a. VI. mendean. Burujabea 1525. urtera arte, mogolen mende geratu zen. 1765. urtean India ekialdeko britainiar Konpainiak hartu zuen. 1974-75. urteetan altxamendu ugari izan zen, Indira Ghandik gogor zapaldu bazituen ere.