Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

biderkadura

iz Mat. Biderketa baten emaitza.  v  Biderkadura bektoriala. R3 euklidear espazioko u eta v bektoreak emanik, u eta v bektoreen biderkaduraren norma bera duen w bektorea, bektore hau aurrez emandako beste biak dauden planoaren perpendikularrean jarrita dagoela eta hirurek triedro zuzen bat osatzen dutela.  v  Descartesen biderkadura. A eta B multzoen artean, (x, y) bikote ordenatu guztiek osatutako multzoa delarik, x elementua A multzokoa da eta y elementua berriz B multzokoa.  v  Eskala biderkadura. Bektore espazio batean, bektore espazio horretako bektoreen konposizio legea, bektore bikote bakoitzari bektore horien tamainen biderkadura den eskalara egokitzen diena.  v  Biderkadura nahasia. R3 euklidear espazioko u, v, w bektoreak emanik, u eta v bektoreen biderkadura bektorialaren eta w bektorearen arteko biderkadura eskalarraren emaitzari esaten zaio biderkadura nahasia.