Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bidarrai

Nafarroa Behereko udalerria, Baigorriko kantonamenduan (Baigorri-Ortzaize). Bidarray du izen ofiziala. Mugak: iparraldean Itsasu, Makea eta Luhuso (Lapurdi), ekialdean Orzaize eta Arrosa, mendebalean Baztan, eta hegoaldean Baigorri. Altuera 464 m. 39,07 km2. 1999ko datuen arabera, 660 biztanle ditu, aurreko erroldan baino askoz gehiago (bidarraitarrak). Nekazaritza eta abeltzaintza dira ekonomia jarduera nagusiak. Aipatzekoak dira zubi gotikoa eta XII. mendeko eliza erromanikoa.