Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Biblos

edo Byblos. Gebal (egun Djebail, Beiruten iparraldean) Feniziako hiriaren izen grekoa. Hiri oparoa izan zen K.a. 3.000 eta 2.000 bitarteko urteetan eta baita erromatarren garaian ere. Egiptoren mendeko hiria izaki, bertako erregeek men egiten zieten faraoiei. Egiptoarrengandik jasoriko eragin eta kutsu handia izan zuen. Bertako portutik esportatzen zen Libanoko zedroa. Biblosko biztanleak ontzigile eta hargin bikainak ziren.  v  Jainko nagusiak: Adonis, Ba’alat Gebal («Gebalgo Anderea»), Isis. Ahiram-en hilobiak (K.a. XIII. m.; 1923an aurkitua) Feniziako behe-erliebe hoberenetakoa izateaz gainera, idazkera feniziarraren (alfabetikoa) aztarna zaharrena du idazkietan.