Béziers
Frantziako hegoaldeko suprefetura hiria (Languedoc, Hérault). 85.677 biztanle. XII. eta XIII. mendeetako elizak. Museoak, erromatarren garaiko aztarnak. Ardogintza, janari industria. v Historia. Zeltiberiarrek sorturiko Beterris zena, erromatarrek konkistatu eta Julia Baeterrae izena eman zioten. Albiarren kontrako gurutzadaren garaian, Simon de Montfortek suntsitu zuen hiria (1209). Albiarren aurkako kontzilioen egoitza izan zen.