Beurling, Arne Carl-August
Suediar matematikaria (Gothenburg, Suedia, 1905 - Estatu Batuak, 1986). Uppsalan egin zituen ikasketak eta doktoregoa 1933an bukatu zuen. 1932-1952 bitartean eskolak eman zituen Uppsalan, matematika irakasle hautatu zuten arte. 1948-49 ikasturtea Harvarden eman zuen. 1954an Estatu Batuetara emigratu behar izan zuen eta irakasle postu bat lortu zuen Princetoneko Ikerketa Aurreratuetako Institutuan. Funtzio orokortuen teoria, ekuazio diferentzialak, analisi harmonikoa, Dirichleten serieak eta teoria potentziala landu zituen Beurlingek bereziki. Dirichleten integrala eta energiaren kontzeptuak erabiliz, teoria axiomatiko orokor bat osatu zuen, funtzio konplexuetarako Dirichleten espazioen teoria. Bigarren Mundu Gerran alemaniarren kodeak dezifratzen aritu zen.
- betzigo
- betzinta
- betzulo
- Beuntza
- Beunza
- Beurling, Arne Carl-August
- Beveland uharteak
- bexilo
- bey
- Beyle, Henri
- Beyrie