Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Betti, Ugo

Antzerkigile italiarra (Camerino, Marcas, 1892 - Erroma, 1953). Epailea izan zen lanbidez, Parman lehenbizi eta Erroman gero. Bettiren antzerkiak badu Pirandelloren kutsua eta bertan existentzialismoaren eta kristautasunaren elementu batzuk agertzen dira. Salaketa antzerkia ere bada Bettirena; gaiak bakardadea eta zuzentasuna dira, iruzurrari gorroto baitzion. Mundu osoan ezagutarazi ziren Bettiren dramak. Horietariko zenbait: La padrona (1927), Frana allo scalo nord (1936), Corruzione al palazzo di giustizia (1949), Delitto all’isola delle capre (1950), Il giocatore (1953).