Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

betoi

iz. Teknol. Eraikuntzan erabiltzen den ekaia; karea edo porlan hidraulikoa, ura, area eta harri xehetua, eta hartxintxa edo beste zenbait gaiez osatutako orea da. Gaur egun porlanez egindakoa erabiltzen da batez ere. Betoiaren osagaiak nahasten dituen tresna batean prestatzen da eta zurezko moldeetan jartzen da ondoren, gogor dadin. Bideak, habeak, urtegiak, tunelak eta abar egiteko erabiltzen da betoia. Betoi burdinduna (barruan altzairua duena eta oso sendoa) erabili izan da orain arte, baina aurrez tinkatutako betoia da modernoena; gainerakoak baino sendoagoa da eta bobedak, sabaiak edo habeak egiteko altzairu gutxiago behar izaten da betoi mota hau erabiliz gero.