Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mendikate Betikoa

Espainia erdialdeko ordokiaren hegoaldeko bazterrari ematen zaion izena; ipar ekialdetik hego mendebalera hedatzen dira mendiok; malkar aldapatsuak dira. Cambron, Alcaraz, Madrona Alcudia, Almaden, Aracena eta Portugalgo Algarveetako mendizerrek osatzen dute Mendikate Betikoa. Sierra Morena ere esaten zaie. Despeñaperroskoa da mendiotako pasabide nagusia. Mendi gorena: Mulhacen, 3.481 m (Sierra Nevada).