Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

betabere

iz. Zool. Hausnarkarien azpi ordenako eta artiodaktiloen ordenako ugaztuna. Arrak eta emeak adar iraunkorrak izaten dituzte, adarkizko geruza batez estaliak. Gehienak belar jaleak izaten dira. Umeak jaiotzen direnetik ordu batzuetara edo egun gutxietara gurasoen atzetik joateko gauza izaten dira. Gaur egun mundu osoan zabalduta daude, betabere etxekotuak batez ere, gizonaren eraginez. Hala ere jatorriz Hego Ameriketan, Madagaskarren, Australian eta Zeelanda Berrian ez da betabererik izan. Mota honetako abereak dira zezena, bisontea, ardia eta antilopea.