Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

beste

Aipatu den zeraz bestelakoa izanik, haren kideko dena adierazteko erabiltzen den hitza. || Adina, bezainbat. || Besteak beste. Aipatzen denarekin zerikusirik duten beste zerak alde batera utzirik. || Beste behin. Begira beste behin horrelakorik gerta ez dadin. || Beste gabe(rik)/besterik gabe. Besterik gabe aurrera joan zen. || Beste orduz. Behiala, lehenagoko beste batean. || Besterik ezean. Lehen besterik ezean nahi niola esan zitekeean; gaur, askoren artetik aukeratzen dut. || Eta beste. Eta beste batzuk. (Beste artikulurik gabe eta ezkerrean duen izen sintagmaren kasu atzizki berarekin). Badakit Aitzol eta beste horretaz mintzatuak direla.