Besançon
Frantziako ekialdeko suprefetura hiria (Doubs, Franche-Comté), Doubs ibaiaren ertzean. 126.187 biztanle. Saint-Jean katedrala (XI-XVIII. m.), Granvelle jauregia (XVI. m.), Errenazimentuko udaletxea, Saint-Jacques erietxea (XVII-XVIII. m.), Saint-François-Xavier eliza (XVII. m.), gotorlekua (XVIII. m.). Arte Ederretako Museoa, ospe handiko erlojugintza eskola. Ehunak, metalurgia, janari industria. v Historia. Besançon (Vesantio) Galiako hiri nagusietakoa izan zen (Zesar, K.a. 58). Burgundiarrek konkistatu zuten (456) eta Burgundiako hainbat erresumaren barne egon zen 1032. urtea arte. Apezpikuak gobernaturiko inperio hiria izan zen. 1649tik 1668ra Espainiako koroapean egon zen (Franche-Comté edo Franko Konderriko hiriburua). 1668. urtean Luis XIV.ak konkistaturik, 1678an frantziaratu zuten betiko. XVIII. mendean, erbesteraturiko erlojugile suitzar asko egokitu zen Besançonen, eta ondoko urteetan bultzada handia izan zuen bertako erloju industriak.