Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Berriatua

Bizkaiko udalerria (Lea-Artibai). Mugak: iparraldean Mendexa eta Kantauri itsasoa, ekialdean Mutriku (Gipuzkoa), mendebalean Amoroto (Bizkaia), eta hegoaldean Markina-Xemein. Altuera 35 m. 19,85 km2. 1997ko datuen arabera, 962 biztanle ditu, aurreko erroldan baino zertxobait gehiago (berriatuarrak). Auzoak: Berriatua, Asterrika, Erribera, Madalena eta Milludi. Euskara, bizkaiera. Hizkuntza banaketa 1996an: 918 euskaldun, 40 ia euskaldun eta 7 erdaldun. Langile gehienek arrantzaren inguruko industrian dihardute. Aipagarriak dira XII. mendeko San Pedro eliza eta Berriatua, Andonegi, Elexpurua, Obekola, Artegi, Torrea, Urrixate eta Arantzibia dorretxeak.  v  Historia. Erdi Aroan Ahaide Nagusien arteko gudu latzak gertatu ziren. Berriatua Ondarroako auzoa izan zen 1968. urtetik 1989. urtea arte eta azken urte horretan udalerri bihurtu zen.