beron
iz. K.a. IX. mendean egungo Errioxan, Ebro ibaiaren eskuinaldean (Oja, Najerilla eta Iregua ibaiadarren ibarretan), egokitu zen herria, zelta agian. Bertako biztanleekin nahasiz, biztanleria eusko-zelta osatu bide zuten. Hirigune garrantzizkoena Vareia izan zen, egungo Logroñotik hurbil zegoena. Erromatarrek aipatua (K.a. I. m.).