Bernouilli
Suitzako matematikari eta fisikari familia, jatorriz Anbereskoa, Alba dukearengandik ihes eginik Basilean finkatu zena. v Jacques. Matematikaria (Basilea, 1654 - Basilea, 1705). Leibnizen ikaslea. Jean anaiarekin orduko zenbait problema ezagun ebatzi zituen eta kalkulu infinitesimala landu zuen. Halaber, probabilitate kalkuluaren erabilerak aztertu zituen. Beste lorpen anitzen artean, espiral logaritmikoaren tasunak aurkitu zituen. v Jean. Matematikaria (Basilea, 1667 - Basilea, 1748). Jacques anaiak irakatsi zion Leibnizen kalkulua. Bi anaiak isoperimetroen problemari emandako ebazkizunagatik haserretu ziren. Euleren irakasle izan zen. Beste ekarpenen artean, kalkulu esponentzialaren alorrean garrantzi handiko lanak argitaratu zituen eta berak planteaturiko brakistokrona-ren problemaren ebazkizuna aurkitu zuen. v Daniel. Matematikari eta fisikoa (Groninga, 1700 - Basilea, 1782). Jeanen bigarren semea, gasei buruzko lehen teoria zinetikoaren egilea eta hidrodinamikaren sortzaileetariko bat izan zen. v Bernoulliren ekuazioa. Hidrodinamikaren oinarrizko ekuazioa da. Korronte lineal batean dauden puntuen presioa, lastertasuna eta altuera erlazionatzen dituena: Lastertasunak, presioak eta altueragatiko energia, guztira, ez da aldatzen isurkari korrontearen edozein zehar sekziotan.