Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bermeto

iz. Zool. Bermetidoen familiako soinbera gasteropodo prosobrankioa. Bermetoak tutu itxurako maskorren barruan bizi dira; espiralean bilduta dago maskor horien ertz meharrena, itsasoko harkaitzei, gainerako soinberen maskorrei eta abarrei itsatsirik. Oso ugariak dira itsaso epeletan.