Bereterretxen Kantorea
Zuberoako ahozko tradizioak gorde duen euskal kanta edo kantore ederrenetakoa. Poemak Ingalaterrako erregearen zerbitzuan zegoen Leringo I. kondearen gizonek hil zuten Bereterretx zaldun agramondarraren heriotza kantatzen du. XV. mendearen lehen erdialdekoa bide da (1439-1449). Egitura soilekoa, zuzena eta apaingarririk gabea, euskal leinuen arteko guduen tragedia dario poema liriko honi. Metafora argitzaileetatik abiatzen da kanta; gero narrazio bizkorra dator, amaierako bukaera lazgarriraino. Gregorianoaren moduak gogorarazten dituen doinu eta taxuz hornitu da. «Haltzak eztü bihotzik» hasten den kantorea guztiz ezaguna da egungo euskaldunen artean.
- berera(tu), berera, bereratzen
- bereratze
- beresi
- beretar
- bereter
- Bereterretxen Kantorea
- beretilo
- beretter
- beretu, bere(tu), beretzen
- beretze
- berex*