bere 2
Hirugarren pertsonako izenordainaren genitiboa (hots, haren), perpauseko NOR, NORK edo NORI dagokionean. Josu bere etxera eraman zuen. Josuk bere etxera eraman ninduen. Josuri bere etxea erosi nion. || Bere egin. Bereganatu. || Bere hartan. Egoera (iritzi…) berean. || Bere horretan. Egoera (iritzi…) berean (bere hartan erabiliagoa da). || Bere kasa. Nork bere oldez, inoren eraginik edo laguntzarik gabe. Bakoitza bere kasa bizi da lur honetan. || Berekiko. Bere artean. || Bere kontu. Gainera gizadia zaintzea ez zegoen bere kontu.