Berdiaief, Nikolai
Errusiako filosofoa (Kiev, 1874 - Clamart, 1948). Haren ideia iraultzaileak zirela eta, unibertsitatetik egotzi eta erbesteratu zuten 1898an. Gero Heidelbergen ikasi zuen. Moskura itzulirik, kristautasunera bihurtu zen, eta bertako filologia fakultatean irakasle izan zen (1920). Handik bi urtera gobernu sobietarrak atzerriratu zuen eta 1925ean Parisen finkatu zen behin betiko. Kristau-existentzialismoaren barne, giza askatasunaren arazoak eratzen du Berdiaiefen pentsakeraren muina. Gizon modernoaren izpiritu egoera aztertu du, Erdi Aroko zibilizazioa eta Errenazimentuaren izpiritua kontrajarriz. Zenbait lan: De la destination de l´homme (1935), Cinq méditations sur l’éxistance (1936), Essai de métaphysique eschatologique (1946).