berdantza 1
iz. Zool. Hegazti paseriformeen ordenako Emberiza motako txoriei ematen zaien izena. Haragi jaleak dira berdantza mota gehienak. Mundu osoan bizi dira, Indian, Madagaskarren eta Australian ezik; Euskal Herrian udazken aldean ikusten dira batez ere. Mota ugari hartzen ditu genero honek: mendi-berdantza (Emberiza cia), berdantza miarritz (Emberiza hortulana), zingira-berdantza (Emberiza shoeniclus)… v Berdantza horia. 16 cm-ko luzera duen berdantza mota, Europan eta Asian oso arrunta dena (Emberiza citrinella). Isats luzea du 8 bat cm-koa. Arrak burua eta behealdea horiak izaten ditu. Basoetan, zelaietan, bide bazterretan eta abarretan bizi da. v Hesi berdantza. Tamainaz aurrekoaren antzekoa den berdantza mota (Emberiza cirlus). Arrak beltza izaten du eztarria eta hori da berdantza mota honen ezaugarri nagusia. Iberiako penintsulatik Asia Txikirainoko lurraldeetan bizi da. v Gari berdantza. Berdantzen artean handiena, 18 cm inguru neurtzen duena (Emberiza calandra). Sendoa izaten da. Luma arre arrastodunak izaten ditu. Habia lurrean egiten du. Europako baso eta zelaietan bizi da.