Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bera

Nafarroa ipar-ekialdeko udalerria (Bortziriak, Iruñeko merindadea). Bera-Vera de Bidasoa du izen ofiziala. Mugak: iparraldean Azkaine, ekialdean Sara, hegoaldean Lesaka eta Etxalar, eta mendebalean Biriatu. Altuera 59 m. 35,05 km2. 3.1998ko datuen arabera, 3.507 biztanle ditu, aurreko erroldan baino ia 200 gehiago (beratarrak). Auzoak: Xantelerreka, Kaule, Baraitarreta, Dornaku, Suspela, Suspelttiki, Agerra, Zalain, Zia, Bera, Altzate eta Illekueta. Euskara, goi-nafarrera; euskaldunak % 71. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu euskaldunean dago. Frantziaren eta Espainiaren arteko mugan dago. Bidasoa ibaia igarotzen da udalerriaren hegoaldetik. Ekonomia jarduera nagusia industria bada ere, zerbitzuek ere garrantzi handia dute.  v  Historia. Bera Lebreteko Joan Korbaran jaunarena zen. Andre Urraka bere alabak Karlos II.a erregeari eman zion 1366. urtean. 1514. urtean Fernando Katoliko erregeak hainbat eskubideren jabe egin zuen Bera. Konbentzioko Gerra garaian Frantziako gudarosteek Etxalar hartu zuten, gisa horretan Bera eta Baztanen harteko harremanak etenez. Hirugarren Gerra karlistan (1876) Martinez Campos jenerala Beran sartu zen Gipuzkoatik hurbildu ziren oste liberalekin bat egiteko. Gerra handik bi egunetara amaitu zen.