bentrikulu
iz. Bihotzaren behealdeko bi barrunbeetako bakoitza. v Aurikuletatik odola jasotzen duten bihotzeko barrunbeetako bakoitzari ematen zaion izena. Hauetatik irteten dira aorta eta biriketako zaina. v Bentrikulu sukzenturiatua. Zool. Hegaztiek heste gorriaren aurrealdean duten poltsa, hormetan aurrez bigundutako janariak digeritzen dituzten zukuak jariatzeko guruinak dituena. v Bentrikulu zefalikoa. Anat. Ornodunen entzefaloan dauden lau zokoetako bakoitza. Lau dira: alboetako bi bentrikuluak, hirugarren edo erdiko bentrikulua eta laugarren bentrikulua.