Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bekaa

(Arab. al-Baqa’a) Libanoko goi-ordokia, Libano eta Libano aurreko mendilerroen artean dagoena. 120 km luze eta 12 km zabal, Oronte eta Litani ibaiek bitan banatzen dute. Hermon mendialdeko azken gailurrek bereizten dute Itsaso Hilaren aldera jaisten den Ghor sakonunetik.  v  Laboreak, fruituak eta kotoia lantzen dira hegoaldean batez ere, horiek baitira, ura dela eta, lur emankorrenak.