Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

beirate

iz. Arkit. eta Art. Leihoetan eta ateetan jartzen den beirazko egitura, elizetan erabilia batez ere. Egoki moztu eta elkarri itsatsitako koloretako beiraz eginak izaten dira gehienak. Beirate artistikoetan, koloretako beiraz osatutako irudiak agertzen dira. Beira margotu, eta zer irudi egin nahi den, hala mozten dira zatiak. Ondoren egosi egiten da, koloreak kristal daitezen. Bizantzion sortu zen beirateak egiteko artea eta gotiko estiloan hartu zuen indarra, arkitektura estiloarekin bat eginda (Reims, Notre Dame Pariskoa, Chartres, Troyes, Erruan, eta abarretako katedralak).