Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Behrens, Hildegard

Alemaniar sopranoa (Vanel, Oldenburg, 1937). 1971n Düsseldorfeko operan sartu zen eta Herbert von Karajan zuzendariak Richard Straussen Salome kantatzeko hautatu zuen 1977an, Salzburgoko jaialdian. Une horretatik aurrera ospetsu egin zen nazioartean eta oso paper desberdinak egin ditu, Mozartengandik hasi eta Janacek arte. Hala ere, Richard Wagner zuen musikagilea gustukoena. Izugarrizko lana egin zuen Sieglinderen paperean Munich, Düsserldorf eta New Yorken, eta Brunildaren paperean Bayreuthen (1983).