Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

behi

iz. Abelgorri eme heldua, bere esneagatik eta haragiagatik hazten dena.  v  Esne behia. Esnetarako behia. Behiak ematen duen esne kopurua aldatu egiten da adinaren, elikaduraren, arrazaren eta familiaren arabera. 8 urtetik aurrera behiak esne gutxiago ematen du. Esne behiak burua txikia behar du izan, sabela handia eta hankak eta isatsa motzak.  v  Behi arrazak. Frisoia edo pinto-beltza da arrazarik esnetsuena eta munduan zabalduena dagoena. Frisiatik, Holandako eskualde batetik, datorkio izena, baina herrialde askotara eraman izan da handik eta lekuan lekuko behi arrazekin gurutzatuz azpi-arraza berriak sortu dira; ezagunenak Kanadakoa, Australiakoa eta Estatu Batuetakoa dira. Suitzakoa oso ezaguna da Euskal Herrian. Esnetsua eta haragi onekoa da eta gainera ongi egokitu da Euskal Herriko mendietara. Haragitarako gehien erabiltzen direnak, berriz, txarolesa eta limousina izenekoak dira.