Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

beherako

iz. Gorotz guztiz meheen maizeko sabel hustutzea.  v  Beherakoa gehienetan eritasun arina bada ere, zenbaitetan heriotza ere ekar lezake. Sorburuak era askotakoak izan daitezke: urduritasunaren ondorioz sor daiteke edo neurriz gain jan eta edateagatik. Gaixotasun kutsakorren sintoma ere izan daiteke: kolerarena, sukar tifoidearena, gibeleko zirrosiarena, etab. Halakoetan, oso larria izan daiteke. Umeengan, gorakoarekin batera agertzen bada, oso arriskutsua izan daiteke, haurra urik gabe uzten duelako. || Odol beherako. ik. odol.