Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

behaviorismo

(Ing. behaviorism) iz. Psik. Jokabidearen behaketan eta analisi objektiboan oinarrituriko azterbide psikologikoa, barneratzea, fisiologia edo psikologia sakonaren azalpenak alde batera uzten dituena. Eskola honen arabera, jokabidea (behavior) barneko zein kanpoko eraginen aurrean gizonak dituen erreakzioen bilduma denez gero, giza egintzak oro egintza erreflexuak dira, egintza baldintzatuak.  v  Behaviorismoa, batzuetan erreakzioen psikologia edo psikologia objektiboa ere deitu dena, XIX. mendearen azkenaldian sortu zen Thorndyke, J. B. Watson eta Bechterew-ek egindako lanen ondorioz. Behaviorismoaren agerpena XIX. mendeko biologiaren eta fisiologiaren alorreko ekarpenei lotuta dago eta animalia psikologiaren inguruko lehen azterlanek eragin handia izan zuten azterbide metodo horretan. Geroztik funtzionalismoaren zenbait ekarri beretu zituen. Azken aldi honetan Skinner izan da eskola honetako ikerlaririk ezagunena.