Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Batzarre

Nafarroako koalizio abertzalea, hasieran EMK eta LKI alderdiek eta alderdi horiez kanpoko pertsonez osatua. Euskal Herritarrokekin batera parte hartu zuen 1999ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetara, eta EH-k osatutako taldera bildu zen Batzarreren parlamentari Milagros Rubio. ETAk su-etena bertan behera utzi eta berriro ere borroka armatuari ekin zionean, Batzarrek gaitzetsi egin zituen ETAren ekintzak eta EH uztea erabaki zuen. Nolanahi ere, kide eta boto emaileen artean kontsulta egin ondoren, talde mistoaren barruan jarraitu zuen Nafarroako Foru Parlamentuan Milagros Rubiok. 2000. urteko azken hilabeteetan Euskal Herrirako bake proposamena aurkeztu zuen, irlandar erako irtenbidea hobetsiz. Lizarrako Ituneko sinatzaileetako bat izan zen.