Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Batzar Bereziak

Arabako eta Gipuzkoako foru erakundeak. Batzar Nagusien mendekoak ziren, eta herrialdean suertatzen ziren arazo larriei erantzuna ematea zuten helburu. Bizkaiak ez zuen honelako erakunderik izan.  v  Araba. Zazpi ordezkarik osatzen zituzten Arabako Batzar Bereziak, herrialdeko zazpi taldek bana aukeratzen zutelarik batzarkideen artean. Batzar Bereziak azaroan biltzen ziren eta, besteak beste, Batzar Nagusi Berezietara deitu, artxiboa zaindu, hermandadeetako ordezkarien kudeaketa ikuskatu, Batzar Nagusien aginduak bete, munta gutxiko gastuak bideratu eta, kanpoan zelarik, diputatu nagusiaren lekua hartzeko ahalmena zuten.  v  Gipuzkoa. Gipuzkoako Batzar Bereziak Batzar Nagusiek bilkurarik ez zuten garaian biltzen ziren. Bertara biltzen ziren Batzar Nagusietako kide guztiak. 1457. urteko Ordenantzetan Batzar Bereziak Usarragan (Bidanian) eta Basarten (Azkoitian) egin behar zirela erabaki zen. Geroago, XVII. mendea arte, Bidanian eta Azkoitiko parrokia elizetan egin ziren. Handik aurrera Diputazioak egoitza zuen herrian egin ziren.