Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

batisfera

iz. Teknol. Itsasoan, sakonera handietan murgiltzeko ontzia. 1,4 m-ko diametroa duen pieza bakarreko esfera itxura izaten du, 3,75 cm-ko lodiera duen altzairuzkoa, eta 2.275 kg dituena. Zenbait pertsonarentzako tokia izaten da barruan. Ontzia, itsasontzi bati lotuta eramaten da altzairuzko kable baten bidez. Ekai bereziak erabiltzen dira era honetako ontziak egiteko; sendo-gardena izaten da eta luzera txikiko uhinen erradiazioak iragazten ditu. William Beebe-k asmatu zuen eta Barton teknikariarekin batera, 923 m-ra jaitsi zen 1934an. 1949an, Barton 1378 m-ra jaitsi zen. Tresna honi esker, itsas hondoan bizi diren animalia eta landare motak azter daitezke.