Batera
1999ko irailean euskal presoak Euskal Herriratzearen alde sortutako plataforma. Lizarrako Ituna sinatu zuten alderdi, sindikatu eta taldeak eta Senideak presoen senditartekoen elkartea izan ziren plataformaren oinarria, eta herritar eta pertsonaia ezagun asko bildu ziren ekimenera. Sortu zenetik, konzentrazio isilak egin zituen hamabostean behin Baterak euskal presoen hurbiltzearen alde eta dispertsioaren aurka. Aurreneko kontzentrazioa 1999ko azaroaren 26an egin zuten, eta manifestaldirik ere deitu zuten euren aldarrikapenari eusteko.