Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Basta Ya

1999. urtearen amaiera aldean herri ekimen bezala sortutako plataforma, ETAren mehatxu eta erasoei aurre egiteko eta Zuzenbide estatua, konstituzioa eta Gernikako Estatutua defenditzeko. Fernando Savater, Agustín Ibarrola eta Cristina Cuesta izan dira plataforma honen bozeramaile ohikoenak. Aurreneko manifestazioa 2000. urteko otsailean egin zuten Donostian, eta orduko hartan talde hauek sinatu zuten deialdia: Comité Vasco de Víctimas del Terrorismo, Denon Artean, Movimiento contra la Intolerancia, Fundación Gregorio Ordóñez, Fundación Alzate, Foro El Salvador eta Ermuko Foroak. Lehen manifestazio horren ondoren, hilabeteroko lehenengo ostegunetan kontzentrazioak antolatu ohi dituzte EAEko hiru hiriburuetan. 2000. urteko udazkenean, Europako Parlamentuak Giza Eskubideen eta Adierazpen Askatasunaren Sakharov saria eman zion talde honi ETAren aurkako jardunagatik.