Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Basset, Pascal

Ipar Euskal Herriko sukaldaria. M. Cossau maisuaren eskutik, Le Relais de la Poste jatetxean izan zuen lehen esperientzia sukaldari modura, Masgesq herrian, 1979-1984 bitartean. Ondoren, beste maisu handi batekin, M. Dutournierrekin, hasi zen lanean, Parisko Le Carré de Fenillant jatetxe ospetsuan, 1987. urtea arte. Urte horretan bertan, bere jatetxea ireki zuen Donibane-Lohitzunen, Le Tourasse izenarekin.