basasto 1
iz. Zool. Asto basatia (Equus asinus). Tamainaz eta itxuraz Egiptoko astoaren oso antzekoa da, garaia, dotorea, ile harro eta motzekoa, eta isats luze zurdetsukoa. Bi mota daude: bata Teniopo deritzana (Equus asinus somalicus), 1,25 metrotako altuera, kolorez grisa eta bizkargainean bezala hanketan ere zerrenda beltzak dituena. Somaliako zabaldietan bizi da. Nubiako asto deritzona bestea (Equus asinus africanus), 1,15 m altukoa, kolorez grisa eta besagaineko zerrenda beltz gurutzatua ondo nabarmena duena. Oso gutxi geratzen dira. Eritrean bizi dira. Badira Asian ere zenbait basasto mota: hemioi deritzona (Equus hemionus), kianga (Equus hemionus kiang) eta onagroa (Equus onager) dira ezagunenak.