Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

basaride

iz. Zool. Animalia ugaztun haragijalea, prozionidoen familiakoa (Bassariscus astutus). Gorputza luzexka du, erbinudearen tankerakoa. Ilea hori-grisaxka du eta isatsean koloretako eraztun moduko batzuk ditu mapatxearen antzera. Basaridea gaueko animalia da, gauean irteten du ehizara; egunez, berriz, lo egin eta atseden hartzen du. Karraskari txikiak, txoriak eta intsektuak harrapatzen ditu, baina belar eta landareez ere elikatzen da. Ipar Ameriketan eta Amerika erdialdean bizi da.