Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bario

iz. Kim. Metal zuri-horixka, distiratsua, izadian batik bat sulfato egoeran azaltzen dena (Ba; at.-z. 56; at.-m. 137,34). Ez da aise urtzen, baina aise oxidatzen da. Bario karbonato edo witherina izeneko gaitik (BaCO3) eta bario sulfato edo baritina gaitik (BaSO4) ateratzen da. 1808. urtean, Humphry Davyk bakartu zuen. Bario karbonatoa optika tresnetan erabiltzen da kristalak egiteko eta pozoi gisa arratoiak hiltzeko. Kimika industrian asko erabiltzen dira barioa eta bere eratorriak. Sendagintzan, erradiologian erabiltzen da bario sulfatoa, ez baitie uzten igarotzen X izpiei. Bario gatzak pozoitsuak dira eta kalteak eragin ditzakete, giharretan bereziki (uzkurdurak,…); pozoidura larria denean, hemorragiak, dardarak eta arnasketa paralisiak gerta daitezke.