Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Baretetze

Zaraitzu-Erronkari eta Goi-Aragoiko ibarrekin muga egiten duen Biarnoko harana. Bost udalerrik osatzen dute: Aramitz, Landa, Izor, Inhasi eta Areta. Bertako herritarrek Erronkari ibarrekoei Hiru Behien Zerga delakoa ordaitzen diete San Martin harriaren inguruan urtero egiten den ospakizunean.