barego
iz. Hist. Erdi Aroan eslaviarrek eta bizantziarrek Eskandinaviako merkatariei ematen zieten izena. Europako ekialdean eta Bizantzion ibiltzen ziren salerosketan; salerosketarako sare bat antolatu zuten, eta horrezaz gainera, gizatalde bat ere osatu zuten. Gizatalde horrek Errusiako lehenengo estatuaren sorreran parte hartu zuen. Eskandinaviaren sinonimo bihurtu da Barego errusiarrentzat.