baratze 2
iz. Lur zati ez handia, ardura bereziz zaintzen dena; jateko onak diren landareak hazten dira bertan. ik. ortu. Baratzea jorratu. Baratze alorra: baratzea, barazki moten arabera, banatzen den zati bakoitza. Baratze lanak: baratzeko lanak. || Lore-baratzea. Lorategia. || Lorategia. v Paradisuko baratzea. Erl. Bibliaren arabera, Adam eta Eva, lehendabiziko gizonen bizitoki izan zen, Jainkoak, bere esana ez betetzearren, handik bidali aurretik. Koranak Bibliatik hartu zuen kontzeptu hau bera.