Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Barasoain

Nafarroako udalerria, Erriberriko merindadean. Mugak: iparraldean Untzue, Biurrun-Olkotz eta Tirapu, ekialdean Oloritz, mendebalean Artaxona eta Añorbe, eta hegoaldean Garinoain. Udalerritik Zidakos ibaia igarotzen da. 13,85 km2. 1998ko datuen arabera, 456 biztanle ditu, aurreko erroldan baino ia ehun gehiago (barasoaindarrak). Hizkuntza, gaztelania. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Ekonomia jarduera garrantzitsuenak nekazaritza eta honen inguruan sorturiko industria dira.