Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Banku Zentrala

Herrialde bateko finantza sistemaren zentroa. Hainbat eratakoak izaten dira Banku Zentralek izaten dituzten funtzioak; besteak beste, hauek dira nagusiak: herrialde bakoitzeko diru politikaren zehaztea eta kontrola; bankuen banku izatea, alegia, banku sistemari maileguak ematea; herrialdearen dibisa erreserbak kudeatzea; eta finantza erakundeen kaudimena bermatzea. Europar Batasuneko euroaren herrialdeetan, eragiketa horiek Europako Banku Zentralak egiten ditu. Estatu Batuetan, berriz, Federal Reserve delakoak.