Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Banka

Nafarroa Behereko udalerria, Baigorriko kantonamenduan (Baigorri-Ortzaize). Banca du izen ofiziala. Mugak: iparraldean Baigorri, ekialdean Anhauze, Lasa eta Luzaide, mendebalean Aldude, eta hegoaldean Auritz. 49,70 km2. 1999ko datuen arabera, 375 biztanle ditu, aurreko erroldan baino askoz gutxiago (bankarrak). Euskara, behe-nafarrera; euskaldunak % 100. Errobi ibaiak zeharkatzen du udalerria hegoaldetik iparraldera. Nekazaritza eta abeltzaintza dira ekonomia jarduera nagusiak.  v  Historia. Antzinako Ithurbigorri edo Ithurrigorri. Ekonomia XVIII. mendetik aurrera azkartu zen, Aldude ibaiaren ertzean zegoen ola bati esker. Garai hartan Banka herriari La Fonderie izena ezarri zioten. 1873. urtean egun duen izena hartu zuen.