Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

banaketa

iz. Banatzea, bereziki (zati) bana ematea.  v  Estatistikan ehunekoen edo forma absolutuen bidez adierazten diren maiztasunak dituzten datu edo balioen multzoa, aurretik prestaturiko eskala bati jarraituz lortzen dena. Estatistika teorikoan, funtzio egokien bidez aztertzen diren probabilitateekin elkartzen dira balio hauek. Probabilitatearen azterketa X aldagai ausazko baten banaketa funtzioaren bitartez egiten da. Definizioz, X aldagaiak x balio baten berdina edo txikiagoa izateko duen probabilitatea da banaketa.  v  Banaketa funtzioa. X aldagai ausazko batekin lotura duen funtzio oro. Aldagai horrek balio desberdinak hartzeko dituen probabilitateak zehazten ditu. F zeinuarekin adierazten da.  v  Banaketa diskretua. Bere X faktoreen kopurua mugatua den edo faktore horiek zenbagarriak diren banaketa.  v  Banaketa binomiala edo Bernoulliren banaketa. Bi gertaera posible, A eta A’ baino ez dituen kasua adierazten duen banaketa. A gertatzeko p probabilitate baldin badira, A’ gertatzeko q probabilitate izango dira; q = 1-p. Banaketa diskretu sinpleena da.  v  Banaketa geometrikoa edo Pascal-en banaketa. A gertaera bat gertatzeko p probabilitateak dituen esperimentu baten errepikapena, zehaztu gabea.  v  Banaketa normala edo Gauss-en banaketa. Banaketa binomialaren limitea, frogen kopurua infinitorantz doanean. Estatistikan garrantzi- tsuena da.  v  Banaketaren teoria. Ekon. Estatistikan, produkzioan parte hartzen duten faktoreek eragindako errentaren banakuntza arautzen duten legeen analisia.  v  Errentaren banaketa. Herrialde bateko errenta bertako biztanleen artean banatzeko modua. Egokiena banaketa hori zenbat eta orekatuagoa izatea dirudien arren, ekonomialari batzuen ustez, banaketa guztiz orekatua ez litzateke komenigarria izango herrialde baten garapen ekonomikorako.  v  Teknol. Automobiletan, zilindroetako gasaren sarrera eta irteera arautzen duten piezen multzoa.  v  Hizkl. Hizkuntza bateko fonemek duten maiztasun erlatiboa izendatzeko hitza; M. Swadesh-ek erabili zuen lehena.