Baltimore
Estatu Batuetako hiria (Maryland). 905.000 biztanle; hirialde osoak, 2.174.023 (1980). Chesapeake badiaren ertzeko portu garrantzitsua. Ontziolak. Siderurgia, kimika eta janari industria dira ekonomiaren oinarri. v John Hopkins unibertsitatea, medikuntza ikerketa zentro ospetsua. XIX. mende hasierako etxeak. Arte museoak. 1904. urtean, sute batek erraustu zuen hiriaren zati bat.