Balfour, Arthur James
Politikari britainiarra (Whittingehame, Eskozia, 1848 - Woking, Surrey, 1930). Alderdi kontserbadoreko burua eta Lehen Ministroa, barne politikan porrot handiak izan ondoan, arazo kolonialez arduratu zen batez ere; kolonia egitura berri bat proposatu zuen. v Balfour Adierazpena. Britainia Handiko gobernuak, lord Balfour kanpo ministroak lord Rothschild-i bidalitako gutun baten bitartez, 1917ko azaroan egin zuen adierazpena. Hau zioen, besteak beste: «Maiestatearen gobernuak begi onez ikusten du Palestinan juduentzako Etxe Nazionala eraiki dadin (…), garbi izanik betiere Palestinako juduez aparteko taldeen eskubide zibil eta erlijiozkoen aurka, hala nola juduek beste edozein herritan izan ditzaketen eskubide eta estatus politikoaren aurka, ezer ere ezin bidera daitekeela».
- baleztari
- baleztarrain
- baleztatu, balezta, baleztatzen
- baleztatze
- Baleztena, Ignacio
- Balfour, Arthur James
- Balgerri
- Bali
- Bali
- bali
- baliabide