Balboa, Vasco Núñez de
Espainiar konkistatzailea (Jerez de los Caballeros, 1475 - Acla, Panama, 1517). Beste kolono zenbaitekin Santa Maria la Antigua hiria sortu zuen Darien-en, eta bertako alkate izendatu zuten. Hango jauntxoengandik jakin zuen beste itsaso eta lurren berri. Honen etsaiek, urretan aberats omen ziren lur horiez jabetu nahirik, talde handia bidali zuten Espainiatik. Balboak aurrea hartu zien, ordea. Talde txiki bat antolatu, F. Pizarro lagun hartuta, istmoa bestalderaino igaro zuen eta 1513ko irailaren 25ean itsaso berria aurkitu zuen. Pedro Arias Dávilak Balboa auzitara eraman eta lepoa moztera kondenatu zuten.
- balaztatu, balazta(tu), balaztatzen
- balba
- balbasor
- balbe
- balbisporo
- Balboa, Vasco Núñez de
- balboa
- balbula
- balbulitis
- Balda Galarraga, Karmelo
- baldan