Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Valakia

Errumania hegoaldeko eskualdea, Transilvaniako Alpeetatik Danubiorako lurraldea hartzen duena. Oltul, Danubio ibaiaren adarra, igarotzen da eskualde honetatik eta bi zati bereizten ditu bertan, Valakia Txikia edo Oltenia eta Valakia Handia edo Muntenia; Craiova da lehenaren hiriburua eta Bukarest bigarrenarena. Klima kontinentala du. Laboreak eta petrolioa dira ekonomia gai nagusiak. Errumaniako erreinua osatu zuen Moldavia eskualdearekin.