Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bakuola

iz. Biol. Zelularen protoplasman dagoen hutsartea, barnean isurkaria edo gasa duena. Goi mailako animalietan oso gutxitan izaten dira bakuolak; landare adinduen zeluletan, aldiz, oso sarri izaten dira.  v  Digestio bakuola. Zelula bakarreko animalietan janaria harrapatu ondoren osatzen dena.  v  Bakuola dardarkaria. Zelula bakarreko animalietan, erdiko bakuola batez eta hainbat albo-bakuolaz osaturik eratzen dena. Aldika uzkurtzen da, eta bertan biltzen den isurkaria kanpora botatzen du. Bakuola uzkurgarri edo taupakari ere esan ohi zaio.